May 2010
2 posts
December 2009
1 post
Itoiz - Lanbrora →
Eh!… lanbrora noa
zure oroimen hau blaitzeko
…
Itoizen kantuaren letra osoa blog horretan.
September 2009
1 post
August 2009
6 posts
Kristoren argazkia eta makinarik ez →
Amatiñoren kronika, Itoiz Suite kontzertuaren inguruan.
Atractivo maridaje →
MJ Canoren kritika, Donostiako “Itoiz Suite” kontzertuaren inguruan.
Berria.info - Itoiz, beti Itoiz →
Hogei urte geroago Bilbo eta Itoiz berriz elkartu ziren Aste Nagusian ‘Itoiz Suite’ obra sinfonikoaren estreinaldirako. Taldearen eta hiriaren arteko lotura estua biziberritzeko aukera izan zen. Juan Carlos Perezek esaldi batean laburbildu zuen: «Bilbo, beti Bilbo, gure bihotzean».
Ensayo del espectáculo ‘Itoiz Suite’, a dos días del estreno
Emotivo concierto de la BOS en el espectáculo ‘Itoiz Suite’
July 2009
1 post
Andoaingo Poperoak: ITOIZ taldeari omenaldia →
Berandu iritsi gara, gaur izan dugulako honen berri, baina Lasarte-Orian Itoizen omeneko kontzertua izan omen zen. Gutako askok gustora ikusiko genuke Itoizen tribute band bat, ez da? Norbait izan zen Lasarten 30ean?
April 2009
1 post
Jean-Marie Ecay Masterclass-a →
Datorren maiatzaren 8an!
November 2008
3 posts
Juan Carlos Perez Elgetan →
Azaroaren 23ko kontzertuko kronika, argazki eta bideoa.
Treinta años de Itoiz. diariovasco.com →
Prentsaurreko atipikoa, Jimmy, Juan Carlos, Antton eta Foisis, laurak elkarrekin.
zaramatimes: Entrevista a Itoiz →
Roberto Mosok egindako elkarrizketa. Audio eta guzti!
October 2008
6 posts
Itoiz - Antologia →
Antologiaren inguruko inguruko promozioa Elkarren webgunean, trailerra, libreto eta guzti.
Vuelve Itoiz, 30 años después de la publicación de... →
Juan Carlos Perez, Jose Garate “Foisis” eta Jimmy Arrabiti egindako elkarrizketaren bideoa.
Itoiz descarta volver a los escenarios porque "no... →
Itoiz Antologiaren edizioaren aitzakiaz El Correon egindako elkarrizketa.
Juan Carlos Perez zuzenean Elgetan →
Itoiz eta Juan Carlos Perezen jarraitzaileontzat albiste ona. datorren azaroak 23an Elgetan joko du. Sarrerak salgai jadanik
September 2008
1 post
Arrabit trio-ren kontzertua →
Jimmy Arrabit martxan da berriz, eta oraingoan hirukote jazzeroa sortu du Fred Feugas pianojole eta Xabi Hayet kontrabaxujolearekin. Irailaren 19an Heletan.
July 2008
2 posts
Jean Marie Ekai eta Rick Margitza konexioan →
Kritika Berrian, Jean Marie Ecay-ren kontzertua dela eta.
Itoizen musika orkestra batek joko du
Berriki Radio Euskadin entzun dugunez, badirudi JC Perez Itoizen musikan oinarritutako suite bat konposatzen ari dela, beraien zenbait kantu nahastuta dituena. Baliteke Bilboko Orkestra Sinfonikoa izatea pieza hori estreinatzeko aukeratua, Juanjo Mena zuzendariaren gidaritzapean.
June 2008
2 posts
Itoizen bilduma, udazkenean kalean →
EITB24 webgunean publikatu dutenez, udazkenean Itoizen bilduma bat publikatuko da, beraien 30. urteurrena ospatuz. CD bilduma bat, kantu aukeraketa batekin eta DVD bat beraien irudiz josita.
May 2008
2 posts
Itoiz Kantatuz Kanalduden entsegu nagusiaren inguruan prestatutako bideoa.
1978an ondarroako portutik Donibane Lohizunera... →
GARAn Anartz Bilbao ere akordatu da urteurrenaz.
April 2008
2 posts
Foisis: "El grupo de rock es una familia; la... →
Bost urte baditu El Pais-en egin zioten elkarrizketa honek. Rock talde eta orkesta baten arteko desberdintasun handiak azaleratzen ditu.
Itoizen diskak salgai eBay.com-en →
Denbora aurrera doala, geroz eta balio gehiago hartzen hasi dira Itoizen diska zaharrak bilduma zaleentzat. Batetik musikaren kalitatea eta bestetik hizkuntza arrotza eta diska gutxi egoteagatik. Lotura honetan ebayn oraintxe bertan salgai daudenak ikusi daitezke.
March 2008
5 posts
Itoizen argazki zaharra (1978)
Itoiz kantatuz webgunean Itoizen argazki zahar bat publikatu dute, 1978 urtean Hazparnen ateratakoa. Radiokultura.comeko langile batek aurkitu omen du. Lastima argazkia txikia dela eta ezin dela handitu. Baina ados: altxor bat da! Itoiz Hazparnen 1978
Itoiz kantatuz
Iparraldeko 9 eskolen arteko ekimena, Itoizen zenbait kantu aukeratu eta koro formatuan kantatuz. Gehiago jakiteko Itoiz kantatuz webgunean bertan eta parte hartzen duten ikastetxeen mapa.
Jean Marie Ecay Orquesta Mondragon-ekin
Jean Marie gehiago: 80garren hamarkadan Itoiz eta Orquesta Mondragon tartekatu zituen gitarrista moduan. Ondoko irudietan Javier Gurrutxagarekin batera ikusi dezakegu bere Stratocaster more/gorriarekin: Lola Lola , La bola de Cristal programan Caperucita Feroz, Tocata programan
Guk rock progresiboko erritmika bat erabiltzen genuen kantak egiteko, eta Jean...
– Juan Carlos Perez, Itoiz (hari xingle bat) liburuan
Jean Marie Ecay Donostian →
Ostiral honetan hilak 7, Itoizko gitarra jole izan zenaren kontzertua Lugaritz kultur etxean. Blues eta Jazz nahaste bat egiten du gaur egun.
February 2008
8 posts
Itoiz (Last.fm) →
Itoizen musika entzuteko aukera dago Last.fm webgune honetan.
Hari xingle bat - Jon Eskisabel
Itoiz taldearen gainean dagoen dokumentazio zabalena duen liburua. Jon Eskisabelek idatzi eta Gaztelupeko Hotsak disketxeak argitaratu zuen eta beraien webgunean erosi daiteke. Taldekideekin elkarrizketak, argazki zaharrak, anekdotak eta historia osoa kontatzen da, Indar Trabes moduan hasi zirenetik. Itoiz gertutik ezagutzeko aukera polita ematen du liburuak.
Itoizen kantuen letrak. →
Musikazblai webgunean euskal musikaren bilketa lan handia egiten ari dira. Itoiz ere hor dago, noski.
Itoiz.org →
Oinarrizko informazioarekin betetako webgunea. Diskak, partaideak, letrak eta zenbait argazki.
Laster 30 urte
1978ko apirilean grabatu zen Donibane Lohitzuneko “Bachanalles” estudioetan Itoizen lehenengo diska. Joseba Erkiaga, Estanis Osinalde, J.Carlos Perez, Jose Garate eta Jose A. Fernandez ziren grabatu zuten musikariak, Jean Phocas-en laguntzarekin.