Itoiz
Basque pop-rock.
Sep 3, 2009
9:05am
Udan ospatutako kontzertuetatik Itoiz-zale nostaljikoei gehien gustatu zaizkigun irudiak Zati txiki bat Lam-ean kantuarenak dira. Nahiz eta ahotsak ez dauden duela 25 bezain zehatz, kantu txiki honek merezi du arparen soinu ederrarengatik besterik ez bada ere.
Lam-ean
Lam horrek, La Minor-ean esan nahi du, hots, kantu txiki hau La Minor tonalitatean dagoela.
Foisisen kanta
Hauxe da Foisisek konposatu eta kantatutako kantu bakarretakoa. Normalean koroak egiten zizkion Jose Garate “Foisis” baxujoleak JC Perezi.
Bideo osoa
Bideo osoa ikusi nahi duenak (55 minutu inguru) Producciones Serranoren webgunean du, sarrerako banner zabal batean klik eginda.
Eta pazientzia pixka bat baduzue ziur laster izango dugula P2P sareetan deskargatzeko moduan.
Page 1 of 1